ZER DA MUTRIKU MARKET?
Ezagutu Mutrikun “dendatik-dendara ibiltzeko” modu berria: Mutriku Market, tokiko merkataritzaren “marketplace” da.
WhatsAppen oinarritutako elkarrizketa-teknologiaren bidezko salmenta-plataforma da, eta Mutrikuko Udalak sortu du, “Mutrikuko Merkatu Plaza – Merkatu Plaza eta Mutrikuko Hirigune Historikoaren Ekosistema Komertziala Biziberritzeko” proiektuaren barruan. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatu du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan_ Next Generation EU.
Proiektu honekin, Mutrikuko Udalak bertako merkataritza biziberritu nahi du. “Betiko dendek” bizia eta kolorea ematen diete gure kaleei, eta zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila eskaintzen digute. Eta, hain zuzen ere, puntu hori nabarmendu nahi izan da ekimen honekin.
Gainera, tokiko merkataritzan erostea kontsumo-eredu iraunkorrago baten aldeko apustua egitea da (logistika laburragoak aztarna ekologiko txikiagoa eta kontsumo arduratsuagoa eskatzen du), eta gure herri maitearen ekonomia eta lan-merkatua dinamizatzen ditu.

Orain, zure establezimendu gogokoenak aurrez aurre bisitatzeaz gain (ez utzi hori egiteari, merezi bezala hartuko zaituzte!), etxetik eros ditzakezu produktuak Mutriku Market guneari esker, betiere merkatariekin harreman zuzena landuaz, izan ere, eurek ezagutzen zaituzte eta badakizu ondo aholkatuko dizutela. Hori guztia, egun, gehienok erabili ohi dugun tresna baten bidez: WhatsAppa. Dena den, web orri bat ere prestatu da, eta bertan edozein gailutatik ikusi ahal izango dituzu parte hartzen duten establezimenduen produktuak.
WhatsAppeko aplikaziotik erraz sartzeko, QR kodea eskaneatu besterik ez duzu egin behar. Kode hori Mutrikuko Merkatu Plazan, Mutrikuko Turismo Bulegoan edo www.mutrikumarket.eus webguneko orri nagusian aurkituko duzu.