Mandarina
10,00€
Mandarina mandarinoaren fruitua da. Errutazeoen familiakoa da zuhaitz hori, eta laranjondoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina txikiagoa eta delikatuagoa da. Familia horretan 1.600 espezie baino gehiago daude. Gainera, Citrus genero botanikoa, fruta hau barne hartzen duena, familiako garrantzitsuena da eta jateko fruituak dituzten 20 espezie inguru ditu, guztiak C bitamina, flabonoide eta olio esentzialetan oso ugariak. Fruituek, hesperide izenekoek, badute berezitasun bat: mamia zukuz betetako besikula ugarik osatzen dute. Mandarina laranjaren antzekoena den zitrikotzat hartzen da. Bere tamaina txikiak, zapore aromatikoagoak eta azala kentzeko erraztasunak, fruta preziatuenetako bat egiten dute.